Letras de Ken7 - Itxaropena | BUMBABlog

Letras


Letras de Itxaropena de Ken7

Más letras de Ken7



Zugan sinisten ez duzun uneetan
entzun barreneko ahots
xume hau.

Konpromesu ta kontraesanetatik
azaleratzen den
garrasi isil hau.

Senti ezazu
distira bat itzaletan,
hitzak lehertzen direnean.

Behin ta berriz
ezintasunen gainetik
aske irauten dugula,
senti ezazu!

Itxaropena
ezin da giltzatu,
gure bihotz minduetan
libre da.

Zigortu arren, bat egiten gaitu
malko bakoitzean
pausu bakoitzean.

Senti ezazu
distira bat itzaletan
hitzak lehertzen direnean.

Behin ta berriz
ezintasuenen gainetik,
aske irauten dugula
senti ezazu!

Bisetako mosuetan,
umeen irrifarreetan.
Hainbeste maite ditudan
zure begi tristeetan.

Ahots isil hau entzun
itzaletatik entzun
senti nazazu gertu

Senti ezazu
distira bat itzaletan,
hitzak lehertzen direnean.
Behin da berriz
ezintasunen gainetik
aske irauten dugula,
senti ezazu! (X2)
Ken7 Itxaropena 16924 1993889

Comentarios